XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEAREN V. IHARDUNALDIAK Pirinioetako hartzak aukera gutxi du bizirik irauteko, dio biologo batek Zigor Arteagak goi mendiko ekosistemaz hitzegin zuen NUPenP. PELLEJERO. Iruñea
Zigor Arteaga biologoak ez hartzak ezta
Arteagak Iruñeko Udalaren eskutik aste honetan zehar antolaturiko Udako Euskal Unibertsitatearen V. Ihardunaldietan parte hartu zuen Pirinioetako goi mendiko ekosistemaz hitzegiteko.
Arteagaren esanetan, hartzaren desagerpena oso argi aurrikus daiteke.
Basahuntzari dagokionez, hamabi bat inguru besterik ez dira geratzen Ordesa eskualdean.
Pirinioetako goi mendiko ekosistema-estaia subalpetarra eta estaia alpetarrari dagokie, hau da, 1.500-1.700 metrotik gorako lurralde, harkaiztegi eta gailurretan kokatzen da.
Bertako bizi baldintzak oso gogorrak dira eta bizidunak egoera txar horietara moldatu behar dira.
Goi mendiko giro honetan gauza bitxiak aurki daitezke.
Esate baterako, landareria arloan badira Pirinioan hogei bat espezie endemikoak, hots, bertan soilik eta ez beste inon aurki daitezkeenak.
Bestalde, eboluzioaren aztarna harrigarriak ere aurkitzen ahal dira.
Ekosistema horretan, adibidez,
Zigor Arteagak azaldu zuenez, arras landare berezia da hau, tropikoan banatzen den familiakoa baita.
Gailurretan bizimodua askoz larriagoa da eta 3.000 metrotik gora ehun bat landare espezie ezagutzen badira, 3.300 metrotik gora 18 besterik ez dira ezagutzen.
Zuhaitzen aldetik, mendi pinua da lurralde hauetan bizi den bakarra, 1.500 metrotik 2.400 metroraino.
Hortik gora ez dago zuhaitzik baina bai, ordea, larreak eta hauek mota desberdinetakoak izan daitezke.
Animaliei dagokienez, sarrioa, ugatza eta marmota dira goi mendian bizi diren bereizgarrienak.
Horiez gain, hegaztietan, saizuria, saiarrea, arranoa eta zenbait hegazti ttiki bizi dira.
Animalietan, endemikoak ere badira, uhandre piriniarra kasu, soilik Pirinioan aurkitzen dena.
Ur hotzetako erreka eta lakuetan bizi da eta 3.000 metroraino ikus daiteke.
MARMOTAK
Zigor Arteagak zehaztu zuenez, marmota glaziazio garaiaren ostean desagertu zen Pirinioetatik.
Dirudienez, oso hedatua zegoen Europan eta horren lekuko Euskal Herriko zenbait kobazulotan aurkitutako aztarnak dira.
Mende honetan Alpeetatik marmota batzuk ekarri eta Pirinioan askatu zituzten.
Orain oso arrunta da Pirinioetan, izugarri hedatu baita.